XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita Juan Muller, historia zaleac, 1712garren urteco guertaerac aitatzean, esaten du, Bohemia-co probintzian catolicoen artean, San Inazioren ur bedeincatua, guztiz estimatua dala, batez ere irugarren probantzaco Aita Misioneroac beren lan santuetara joan oi diran toquietan.

Erri bat osoac testigantza ematen du.

Papar-miña padezitzen zuten menditarrai, San Inazio-ren ura edan ezquero, etzitzaiela azitzen leporic, eta umeai ur bedeincatu ortatic edaten ematen ziotela, Papar-miñ ori izan ez dezaten.

Ur santu orrequin berarequin bedeincatzen zituzten beren campo ta soroac, arratoi, jela, arri ta beste plagaetatic libratzeco; ta guertaerac adierazitzen zutela etzala alperricacoa beren sinismen eta confiantza; alaco eran, non, iñoiz guertatu izan zala, arriac jo ta laboreac oso galdu ziralacoan, ur bedeincatuaren bidez, sasoi onean jarri ta uzta ugariac echeratzea.